XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso gizon indartsua zen.

Hiru postariek ziotenez, bi oilo, ardi bat eta hiru arratoi-zakur batera jarri, eta halere fuerteagoa gertatzen omen zen Patxi.

Lehenengo aldiz ikusten zuten askok kolore beltzekoa zela pentsatzen zuten.

Baina ez zen hori egia.

Zera gertatzen zen: Nikolasa hain gutxi maitatzen zuen tipo honek, bere karreretako autoa engrasatzen pasatzen zuela ia denbora guztia.

Eta oso baldarra zenez, eta oso zanparra, oso zaldarra, oso burugogorra (arra horrekin bukatzen diren gauza gehienak zeuzkan Patxik, egia esateko), ba hori, grasaz eta koipez betetzen zela goitik beheraino.

Bere zikintasun horretan zegoen bere belztasunaren sekretu guztia.

Nikolasa etorri zen arte, Nubolariri lehenengo postua ez zion inork ere kentzen, estrainekoa izaten zen beti Landakandako azokan.